XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honexegatik, disekzioa suaren alboan egin behar dugu.

Animalia hauen disekzio-erabidea beste toki batetan azalduta dago, baina beharrezkoa da esatea kortxoaren eta animaliaren bitartean, aldez aurretik esterilizatu den paper zati bat ipini behar dugula.

Disekzioa tresna esterilizatuz egin behar dugula, ez dago esan beharrik.

Animalia zabaldu ondoren, liseri hodia ahalik eta arinen ebakitzen da, aho eta uzki alboko muturretatik, eta beste paper esterilizatu eta busti baten gainean ipintzen da.

Liseri hodia guztiz luzatu ostean, luzera finko batetako zatiak eginen ditugu, zentimetro batetakoak halegia.

Esofagoko, urdaileko, hestemeharreko eta ondesteko zatiak hartuko ditugu.

Zati bakoitza luzetara zabaldu ondoren, RINGER delako soluzio esterilizatuzko 10 cmampsup3;-tako bolumenez betetako saio-hodi batzutan sartzen dira, zati bakoitza hodi batetan.

Prozesu hau suaren ondoan egin behar dugula berriz esanen dugu.

Kotoiz estalitako saio-hodiak, hodi eragingailu batetara eramaten dira, eta honetan ondo eragin behar ditugu, liseri hodian dauden mikroizaki guztiak RINGER disoluziora pasa daitezen.

Hau egin ondoren, RINGER disoluzio bakoitzetik cmampsup3; bat ateratzen da; bakoitza 9 cmampsup3;-z betetako saio-hodi betetara botatzen da.

Honela 10 cmampsup3;-tako bolumenak ditugularik.

Berriz eragiten dira saio-hodiak eta prozesu hau, bospasei bide berregiten da serie bakoitzeko azken hiru hodiak bakteriak landatzeko darabiltzagularik.

Bakteriak landatzeko, hodi bakoitzetik lagin bat ateratzen da eta ezargailu batetan zabaldu eta beroz finkatu ondoren, tindatu egiten dira.

Bakterien tindatze-erabideak:

1. Kristalmorea A disoluzioa:

Kristalmorea: 20 gr. %95-tako etanola: 200 ml..